OMA3k Eudelentzat egindako lanak

Liburuaren eta web-orriaren edukiak, diseinua eta maketazioa

Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) eta OMA 3 erakundeen lankidetza-ibilbidearen ondorioz, EUDELek 40. urteurrena ospatzeko lanen zati bat guri eskuetan uztea erabaki zuen. Horregatik OMA 3 enpresaren zerbitzua integrala izan da; izan ere, bezeroaren laguntzaz edukiak idatzi dira, 40. urteurrenaren oroitzapenezko liburuaren (“EUDEL 1982-2022: 40 urte, 40 mugarri") diseinua eta maketazioa egin dira, eta microsite bat sortu da. EUDELen web-orrian eskuragai dago, eta bertan biltzen dira liburuko eduki nagusiak, baita 2022ko apirilaren 6an Gasteizen antolatu zen 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiko bideoak ere.

Lan integralaren adibide ona da; izan ere, bezeroak zehaztutako ildo nagusiei jarraituz edukiak prestatu dira, bereziki testuak eta argazkiak, inprimatutako argitalpenaren lerro grafikoa eta maketazioa sortu dira eta oroitzapenezko liburua inprimatu da. Liburua bukatu ondoren web bertsio bat sortu da, eta Gasteizen antolatutako EUDELen 40. urteurrena ospatzeko ekitalditik ateratako hainbat bideo eta material grafikoz hornitu da. Gaur egun daude web-orrian ikusgai.

Portada de libro realizado porOMA 3 para Eudel
 Imagen de trabajo realizado porOMA 3 para Eudel

Planteamendua

EUDELen asmoa zen inprimatutako argitalpenean islatzea 40 urteko ibilbidearen nolabaiteko ikuspegia, eta elkarteak lantzen dituen gai desberdinetatik 40 mugarri hautatu ziren.

Halaber, urte hauetan zehar egondako presidente ohien eta zuzendaritza desberdinen mezua jasotzeko lekua gorde zen. Liburuaren eskema argi izan genuenean, batera hasi ginen lanean, mugarri horiek hautatzeko eta liburuko zatien idazketak eta irudiek koherentzia izateko.

Liburua eta web-orria

Zer kontatu nahi genuen zehaztu ondoren, eta testuak eta irudiak eskuartean genituela, diseinuaz eta maketazioaz pentsatzeko unea zen, eduki horretara bisualki sartu ahal izateko. Horretarako, OMA 3 enpresako profesionalak EUDELekin lankidetza estuan aritu ziren, eta proposamen bat jarri zuten mahai gainean. Proposamena doitu ondoren, lerro grafikoa lortu zen, eta hortik sortu zen ia 100 orrialdeko argitalpen elebiduna.

Argitalpena inprimatu ondoren, web-orria prestatzen hasi ginen, liburuaren informazioa eta Gasteizen antolatutako EUDELen 40. urteurrena ospatzeko ekitalditik ateratako hainbat bideo eta material grafiko biltzeko. Web-orria eskuragai dago EUDELen atal honetan.

Gurekin harremanetan jarri nahi duzu?

Baldin eta zure ekimenak, lorpenak edo ekitaldiak, formatua edozein dela ere, komunikatu behar badituzu, edo bezero berriak aurkitu nahian bazabiltza, jarri harremanetan gurekin eta atsegin handiz erantzungo dizugu.