Lege Ohartarazpena eta Pribatutasun-politika


Lege Ohartarazpena

Webgune honen jabea OMA3 da, Boroa Industrialdea, 19 · Elkartegi, 17. Bulegoa · 48340 Amorebieta-Etxano · Bizkaia | Telefonoa: 944 106 094.

Jabetza Intelektuala

Webgune honetako edukiak, testuak, irudiak, soinuak, animazioak eta abar, bai eta diseinu grafikoa zein iturri-kodea ere, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako legediak babesten ditu, OMA3ren alde. Beraz, OMA3ren berariazko baimenik gabe, erabat debekatuta dago, osorik edo zati bat, erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea.

Web-edukia eta estekak

Ez da OMA3ren erantzukizuna izango gure webguneko edukiak gaizki erabiltzea; erantzukizun osoa edukietara sartzen den edo edukiak erabiltzen dituen pertsonarena izango da. Era berean, ez da gure erantzukizuna izango hirugarrenen webguneetan dagoen informazioa, nahiz eta haietan sartzeko webgune honetako estekak edo bilatzaileak erabili.

Webgunearen eguneratzea eta aldaketa

OMA3k eskubide osoa du bere webguneko informazioa zein webgunearen konfigurazioa eta itxura, aurrez abisurik gabe, aldatzeko edo ezabatzeko, horregatik bere gain inolako erantzukizunik hartu gabe.

Alderdi teknikoei buruzko oharrak

OMA3k ez du bere gain hartzen Internet bidezko sareko konexioan zehar gerta daitezkeen arazo teknikoak edo ekipo informatikoetan akatsak; ez eta kalteak ere, OMA3ren kontroletik at dauden hirugarren pertsonen legez kanpoko mutur-sartzeek eragindakoak direnean. Era berean, ez da gure erantzukizuna erabiltzaileak kalteak edo galerak izatea, informazio akastuna edo informazio ez-osoa izatea, gure bidez lortutako informazioa besteren iturria duen jatorrikoa denean.

Pribatutasun-politika

OMA3k jakinarazten du webgune honetan erabiltzaileak bere borondatez emandako datu pertsonalek tratamendu automatizatua izango dutela eta dagozkien OMA3ren jabegoko fitxategietan gordeko direla.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoarekin bat, OMA3k jakinarazten du webgune honetara borondatez helarazi diren datu pertsonal guztiak “KONTAKTUAK” edo “ZERBITZUAK” izeneko fitxategietako batean gordeta daudela, eta OMA3 dela fitxategi horien erantzulea.

Estos ficheros tienen como finalidad gestionar los datos necesarios de contacto de las personas con relación con OMA3, para boletines, eventos, campañas, convocatorias, juntas de gobierno…. o, para facilitar los servicios diseñados y gestionados desde OMA3, tales como información, formación, Barnetegis Tecnológicos, internacionalización, asesoría….esta información podrá ser grabada y difundida en medios de comunicación con objeto de dar a conocer el Servicio que OMA3 presta.

Fitxategi horien helburua OMA3rekin lotura duten pertsonekin harremanetan jartzeko beharrezko datuak kudeatzea da honelakoetarako: buletinak, ekitaldiak, kanpainak, deialdiak, gobernu-batzarrak… Baita OMA3k diseinatutako eta kudeatutako zerbitzuak helaraztea ere, hala nola informazioa, prestakuntza, barnetegi teknologikoak, nazioartekotzea, aholkularitza… Informazio hori grabatu eta komunikabideetan zabaldu ahal izango da OMA3k eskaintzen duen Zerbitzua ezagutzera emateko.

Halaber, beharrezkoa izanez gero, datuak enpresa laguntzaileei, gaian eskumena duten administrazio publikoei eta taldeko enpresei helaraz dakizkieke. Fitxategi horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zaizkio eta datuen segurtasun osoa bermatzeko segurtasun-neurriak ditu.

Gogorarazten dizugu emandako datuak eskura izan ditzakezula, bai eta, Legeak ezarritako baldintzen arabera, OMA3ren Segurtasunaren Arduradunei info@oma3.com helbidera idatzizko gutun baten bidez, eskaera egin dezakezula datuak zuzentzeko, aurka egiteko edo baita kentzeko ere